miércoles, 18 de febrero de 2015

LEHENENGO GAUA MENDI-ATERPEAN AMETSA ETA BERE LAGUNMINA MARTINARENTZAT



Artikulu hori, nire blogean, 2014ko uztailaren 31an atera zen.
Baina frantsesez!
Lagunei esaten dudan bezala, idazten dudanean, batzuetan frantsesez ateratzen zait, beste batzuetan, gaztelaniaz edo euskaraz.

Eta gaur, nire lagun Piediri esker, euskaraz aterako dut:
Piedik testuaren itzulpena egin duelako...

Mila esker berari.






ILHÉOUko ATERPEA

2014. uztailaren 25. eta 26. Egunak


Edozeini, zerbaitez apasionatuta badago, gustatuko litzaioke pasio hori bere seme eta bilobei komunikatzea.
Hau da nire pasio guztiekin gertatzen zaidana, mendiarena barne.
Ametsa, sei urteko biloba dut eta aspaldidanik ari nintzen pentsatzen berarekin gau bat mendian igarotzea.
Honek prestaketa on bat merezi eta behar zuen, umetxoa aspertu ez zedin hasieratik, eta plan honek gutxienez bi baldintza eskatzen  zituen:
- ibilbide luzeegi ez izatea, gehienbat malda gora izaten denean.
- bere adineko laguntxo batekin  izatea.

Erabaki nuen Martina izango zela egokiena, bere lagun atsegina denez eta  deitu nion Paula bere amari  aldez aurretik. Oso pozik onartu zuen nire proposamena  eta eman zidan bere konfiantza osoa  mendi-ibilaldia antolatzeko.

Nire bilaketaz hasi nintzen: Pombie Anéou-tik? Ayous le Pont d’Espagne-tik? Arrémoulit Artousteko tren txikia hartuz? Baina azkenean nire semearen kontseiluak zirela medio, aukeratu nuen ILHÉOU-ko aterpea, Grand Barbas-en oinean. Igoko ginateke  Cauterets-eko telekabinaren bidez, gero teleaulki batean Crêtes du Lys irizteraino: 2303 metroko altuera. Gero jaisteko  Lac Bleu ondoan dagoen aterperaino 1988 metroko altuera. Eta biharamunean alderantzizko bidea egingo genuke.

Gure aterpearen erreserba uztailaren 25 ostiraletik 26 larunbata arte egin genuen. Ostegun gauean motxilak prest zeuden. Ostirala goizean patata tortilla egitea besterik ez zitzaidan falta. Paula eta Martina 8:30etan izango ziren gure etxeko atarian.

Baina ostiral 25ean goizeko zortzietan "krisialdia"!
Paularen deia jasotzen dut esanez Interneten ikusi duela “Alerte Orange, 65. Departamentuan."
Ni han-hemenka, deika hasten naiz: Office de Tourisme de Cauterets, Réfuge ILHÉOU… baina erantzungailu automatikoak besterik ez ditut entzuten,  bulegoak bederatzietan irekitzen dituztela esanez.
9:00etan hasten naiz berriro nire deiak egiten …
Turismo-bulegoan: telekabina eta teleaulkia badabiltza, ekaitzaren iragarpena arratsalderako...
Gillesek, aterpearen arduradunak dio: “Hemen dena ondo dago … meteo begiratzen dutenak bertan  gelditzen dira."

Zaila zaigu erabakia, ze, guk 6 urteko bi umeekin abiatu nahi dugu. Eta gainera, nahiz eta nik mendi-aterpe asko ezagutu, hona  ez naiz sekula joan eta gainera, erabakia azkar hartu behar dugu. Joaten bagara, orain izan behar da, geroago beranduegi izango litzake.

9:15etan,  joatea erabaki dugu.
Zarautzetik, Paula eta Martina 9:45etan izango dira gure etxe ondoan.
Azkar patata tortilla …. eta motxilak itxi ….
BAGOAZ!!!!!!!!!!!!!!

Donostiatik Cauterets-era bi ordu eta erdiko bidea dugu. Abestiak, musika, jokoak... Txikiak ez dira konturatu gure larritasunaz.
Paula eta biok  zerua arakatzen bidean zehar.
Dena nahiko grisa azaltzen zaigu, beltza ez esatearren.


13:15etan telekabinara iristen gara… itxita dago, baina ez eguraldi okerrarengatik, eguerdiaren 13:45arteko geldialdiarengatik baizik.
OUF … arnasa hartzen dugu!!!!

Parkingean bertan gure tortilla jaten dugu eta  13:45 puntuan,  laurok takila aurrean gaude.
“Mesedez, lau txartel Crête du Lys-era igotzeko
-       Emakume, ikusten duzu pantaila? Anderearen  erantzuna
-       Zein pantaila?
-       Zure eskuinekoa
-       Bai, eta zer?
-       Goian berdina duzu.
-       Dena zuria?
-       Bai, dena zuria!!!!”

Paula eta biok elkar begiratu ondoren igotzea erabaki dugu.
Goian ikusiko dugu. Dena dela, deitzen diot aterpearen arduradunari eta  goian dena ondo dagoela  erantzun dit. Eta pixka bat brometako premiaz gaudenez, botatzen diot: “Beno, ez bagara iristen lau ordutan aterpera, zuk jendarmeei deitu!!! "

 Telekabinan




Erdiko geltokian


Erdiko geltokian dena ZURIA!!!! Zaila egin zaigu teleaulkiaren abiapuntua aurkitzea ere, nahiz eta telekabinaren helmugatik ehun metrora izan. Eta gainera gu bakar bakarrik gaude. Baina tresneria mekanikoen arduradunak jarraitzeko animatzen gaitu. Eta gure bi sorgintxoak paradisuan daude …

Guztiaren gainetik, gure helburua zen gure kezkak umetxoei ez komunikatzea.  Paula izan zen, aldiz, larritzen dena, aitortzen dit ikaragarrizko bertigoa duela! Beraz,  zeharo biltzen ari zaigun laino osoa ia hobea da!


Ai ai ai neska, ze beldur!!!

Mirakuluaren argazkia

Eta gero, bat-bateko mirakulua. Arnasari eusten diot ze, sinestea ere  zaila da, Grand Barbat-eko teleaulkitik iritsi eta bost minutura, lainoa urratzen da eta ikusten dugu kabinaren helmuga, zeru urdinaren apur bat eta gure mendi maitagarriak. Gure hankekin lurra zapaltzen dugunean goialdeko mutil gazteak ezin du bere begiak sinetsi  eta igotzeko beste inor  ez dagoenez gero, hartzen du lasai bere denbora kresteriaren atzean dagoen aterpea, guri erakusteko, eta bidea  aldi berean, ze, noski, lainoak berriz ere minutu gutxitan estali gaitzake.


Orientazio mahaia Crête du Lys-en

Aterpea, behean, laino artean dago

Aterpera iristeko, 350 metroko malda behera dugu eta 50 metroko malda gora, ordu bat eta berrogei minututan  egin duguna. Ez dago gaizki  gure marka, seinalatutakoa ordu bat eta laurden izanik.

 Kresterioko beste aldean hasten gara jaisten


Cabane d'Arras-era jaisten


Ametsa, Paula eta Martina





Lainoak igotzen ari dira baina orain bidea garbia dago


Azkar, berriz bero bero jantzi behar gara


Azkenean, gure aterpea laino artean azaltzen da, lakuaren ondoan

 AUPA MENDIZALEAK!!!



Uztailaren 25ean gaude, arratsaldeko 5etan baina hotza!

Orduan goxo-goxo barruan, su ondoan, leku egokiena da.

 ... Memory jolasten...

... kantatzen...


 ... margotzen...

... ipuinak kontatzen, lo egin baino lehenago...

Gau honetarako, nire motxilan  Barbe à Papa liburu bat, besterik ez dut ekarri. Beraz, Ametsak frantsesez buruz dakienez gero, Martinari euskaraz kontatu dio.
Aterpearen lehen gaua ez die problemarik eman gure bi neskatxoei, SEKO lo egin baitute gaueko bederatzitatik goizeko zortziak arte.

Eta 26ean, goizean, esnatzerakoan,  berriz naturaren beste opari ederra dugu: zeru oskarbi, mendi eguzkitsu, argitsu.

 Ilhéou lakua eta GRAND BARBAT mendia (2813m)

 Tomas, gure lagun berriarekin

memento zeharo liluragarria...



Aterpea utzi baino lehen, Martina eta Ametsak oraindik jolastu, margotu, eskalatu... behar dute








Goizeko hamarretan inguruan, bada Crête du Lys-eraino igotzeko momentu egokia teleaulkia berriz hartzeko, eta gero Cauteretsera eramango gaituen telekabina. Eguraldia ederra eta denbora nahikoa gure aurrean izanik, uzten ditugu umeak gozatzen, bidean aurkitzen dituzten erakargarria zaien guztiaz.



Ixilik! musker bat!


 Joubarbe à toile d'araignée

 Aterpea gure atzean

Igotzen...



 Geniala! elurra!!!



 Jarraitu baino lehen, hamaiketako txiki bat


Kontuz behiekin... haien txikiak babesten dituzte



Azkeneko malda... aterpetik hiru ordu behar izan ditugu


Teleaulkian... poz edo beldur handia... segun!


Azken ogi-bitartekoa teleaulkia eta telekabina artean


Oraingoz bukatu da. Baina promes egin diogu elkarri, datorren urtean gutxienez bi gaueko plana izango dugula. Eta saiatuko gara gurekin eramateko “aita asfalteroa!"

AMETSA, MARTINA, PAULA eta MIREN



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada